XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, bapatean, ibilgailu baten argiak, oraingoan hegoaldetik.

Lehen baino babes eskasagoa izango zuten.

Hurbilean ez zegoen mendiskarik.

Zolua gogorra zen, harriskez betea, eta tarteka arroka pilak, baina ez nahiko handiak zaldiak ezkutatu ahal izateko.

Ibilgailua laster izango zuten han.

Beraz, erabakia azkar hartu behar zen.

- Geratu zaldia! - agindu zion Ibrahimek Halimari oihuka.

Zaldietatik jaitsi egin behar gara.

Halimak ez zuen agindu hori eztabaidatu.

Arrazoia zuen Ibrahimek.

Zaldietatik jaitsi eta arroka batzuen artera eraman zituzten.

Arrokak ez zituzten osorik animaliak ezkutatzen, baina agian ibilgailukoak ez ziren haietaz ohartuko.

Beraiek, Ibrahimek eta Halimak, korrika egin zuten mendebalderantz, beste arroka pila baten babesa bilatzera.

Han, lurrean etzan ziren.

Arreta handiz, tentsio bizian, ibilgailua hurbiltzen ikusi zuten. Astiro zetorren.

Beraz, dena ondo aztertzen....

Zaldien parean geratu zen.

- Madarikazioa! - irten zitzaion ahopeka Ibrahim-i.

Jeep bat zen.

Soldaduen oihuak entzun zituzten.

Gero, buruak zerbait altxatuz, jeepetik jaisten ikusi zituzten.

Jeepa zaldien eta beraien artean zegoen.

Beraz, soldaduak beste alderantz jaitsi ziren.